Mintza gaitezen Europari buruz

2022/03/23

Mintza gaitezen Europari buruz ekimenaren barrenean, Berako Toki Ona BHI ikastetxean Batxilergoko ikasleekin solasaldi-eztabaida antolatu zuen martxoaren 23an Nafarroako Gobernuko Europe Direct Bulegoak. Europako etorkizunari buruzko biltzarra egin behar dela eta, hiritarren parte-hartzea bultzatzeko egitasmo bat da hau. Bi zati ditu: alde batetik, gazteek Europari buruz duten ezagutza neurtzea, eta bertzetik, Europarekin zerikusia duten gai bati buruz aritzea.

 

Informazio gehiago Erran.eus eko lotura honetan 

https://erran.eus/bortziriak/1648112350889-europari-eta-inmigrazioari-buruz-mintzatu-dira-berako-toki-ona-institutuan