Xedea, ikuspegia eta balioak - Toki Ona BHI - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - Toki Ona BHI
Xedea, Ikuskera eta Baloreak
Xedea
Xedea
-
Gizartean planteatuko diren erronkei aurre egiteko hezkuntza zerbitzu publikoa, kalitatezko heziketa akademiko eta pertsonala, inklusiboa eta eguneratua eskaintzea.
-
Gure ikasleen gaitasunak modu egokian garatzea, balio sozial egokiak barneratzea eta emaitza onak lortzea beren bizitza akademiko eta profesionalean.
-
Ikastetxean lan egiten duten pertsona guztien garapen pertsonala eta profesionala bultzatzea.
-
Ikasle, irakasle zein langileak ikastetxearen parte sentitzea elkarbizitza eta lankidetza bultzatuz eta zentruari identitate propioa emanez.
-
Baztan, Malerreka eta Bortzirietarako eskaintza akademiko oso bat eskeintzea instalazio moderno eta ikastetxe gaurkotu batean.
Ikuskera
Ikuskera
- Gure ikasleen beharrak kontuan hartuz formakuntza prozesuak eguneratuak mantendu.
- Zeharkako proiektuak bultzatu mintegi ezberdinen lankidetza eta metodologia berriak sustatuz.
- Bizikidetza-maila ona eta hezitzailea bultzatu guraso ikasle eta irakasleak ikastetxeko proiektuetan integratuz.
- Eleaniztasunari balioa eman bertako hizkuntzekin batera, atzerriko hizkuntzen erabilera landuz eta bultzatuz.
- Aniztasunarekiko arreta eta hezkuntza inklusiboa bultzatu.
- Instalazioak, ekipamendua, komunikazio bideak.
- Gure inguruneko erakunde eta ikastetxeekin elkarlana eta koordinazioa bultzatu
Baloreak
Baloreak
- Lanarekiko eta helburu pertsonalak lortzeko jakin mina, ardura, esfortzua, antolakuntza, autonomia, sormena eta erantzukizuna.
- Ikasle bakoitzaren gaitasunen balioa.
- Kritika eraikitzailea planteatzeko gaitasuna.
- Pertsonen, materialen, ingurunearen, autoritate eta mugen errespetua.
- Elkarbizitzaren balioa.
- Genero berdintasuna eta identitate ezberdinen errespetua.
- Euskara gure hizkuntza, gure kultura eta bereziki Bortzirietako ohiturekiko nahiz beste kulturekiko jarrera positiboa.