Erasmus +

2024/04/17

2023an Europar Batasuneko Erasmus + programan aurkezteko proiektu bat sortu genuen, New Teaching Challenges: Innovative Methodologies izenekoa, eta onartua izan ondotik, gure proiektua aurrera eramateko dirulaguntza lortu dugu.

Proiektu honen helburua irakasleak ikaskuntza-irakaskuntza modu berrietan formatzea eta metodologia horietan esperientzia duten ikastetxeetan behaketa egitea da. Ondotik, proiektuan parte hartzen duten irakasleek ikasitakoa klaustrokideekin partekatzea eta pixkanaka gure ikastetxeko lerro pedagogikoa sendotzea da xedea.

Otsaila bukaeran sinatu zen hitzarmena eta proiektua gauzatzeko 16 hilabete izango ditugu. Berria gogotsu hartu dugu eta proiektuaren barruan gauzatzen ditugun ekintzen berri izanen duzue.