TOKI ONA BHI KO IKASLEAK UPNAKO XII. DEBATE LEHIAKETAN TXAPELDUN ORDE - Toki Ona BHI - Ikasnova
TOKI ONA BHI KO IKASLEAK UPNAKO XII. DEBATE LEHIAKETAN TXAPELDUN ORDE - Toki Ona BHI
TOKI ONA BHI KO IKASLEAK UPNAKO XII. DEBATE LEHIAKETAN TXAPELDUN ORDE
2021/10/18
Lehiaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Foru Parlamentuak antolatu dute. Bigarren sailkatua Berako Toki Ona izan da, eta bertako ikasle batek, Xabier Ruiz Marticorenak, hizlari onenaren saria jaso du.
Berako Tokio Ona BHIko ordezkariak Mikel Errandonea Garcia-Larratxe, Naroa Garbisu Etxabide, Xabier Ruiz Martikorena, Gaizka Yuste Piá eta Mendi Zubieta Iturria izan dira. Mikel Etxalar Elizaintzin institutuko Filosofia irakasleak prestatu ditu.
Txapelketaren lehen fasea urriaren 15ean izan zen, NUPeko Arrosadiako campusean, Iruñean, eta eztabaidarako gaia hau izan da: "Murriztu behar al dira laguntza ekonomikoak krisi ekonomikoetan?".
Aurkeztutako 19 taldeetatik lau finalerdietara iritsi dira, gaur goizean, larunbata: San Cernin Ikastetxea, Jesus-Teresianaseko Santa Teresa Ikastetxea, 3. eta 4. izan dira. Azken proban, Navarro Villoslada BHIk aldeko jarrera mantendu du eta Toki Ona BHIk kontrakoa.
Yolanda Ibáñez Pérez, Nafarroako Parlamentuko bigarren presidenteordea, eta Begoña Pérez Eransus, Unibertsitate Hedapeneko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea izan dira saioan, besteak beste.
Finaleko epaimahaia NUPeko bost irakaslek (Miren Sarasíbar Iriarte, epaile nagusi gisa, Ramo Barrena Figueroa, Aránzazu Jurío Munárriz, Julen Llorens Espada eta Mirentxu Marín Malo) eta erakunde horretako bi irakaslek (Diamela Garlobo Arias eta Alfonso Urrizburu Santos) osatu dute.
Debate osoa honako loturan duzue ikusgai.