Xabier Ortego 2. DBHko ikaslea Matematika Olinpiadetan txapeldun izan da asteburuan

2023/05/08

Berako Toki Onako ikasleek matematikan maila bikaina dutela erakutsi dute azken egunotan. Maiatzaren 6an 2. DBHko ikasleei bideraturako Matematika Olinpiadak jokatu zituzten San Adriango institutuan, eta Nafarroako 150 bat ikasleren artean, Toki Onako Xabier Ortegok eta Oier Barcenillak parte hartu zuen. Bi orduko lanaren ondotik, Xabier Ortego eta berarekin aritu zen Mattin Oiartzun txapeldun izendatu zituzten. Orain, ekainaren 23tik 26ra Tenerifen eginen den olinpiadetan Nafarroa ordezkatuko dute Anne Cedron txapeldunordearekin batera. Zorionak!