Armi arte galeriara bixita

2021/11/15

Azaroaren 12an, 2.A taldekoekin, Berako Armi arte galerian egon ginen, Jokin Arman eta Trini Mikelarenaren eskutik. 

Jokinek, egun hauetan ikusgai duten "Hogei, hogei, hogei" izeneko eskultura erakusketa kolektiboa gertutik ezagutzeko gonbitea egin zigun, kasu honetan, guk egindako marrazkien bidez. Oso esperientzia aberasgarria izan da. 

Bestalde, artista honen lana ezagutzeko aukera izan dugu ere, margolanak zein eskulturak. 

Denbora falta dela eta, galeriaren kanpoaldean dauden eskulturak ikustea "etxerako lan" gisa gelditu zaigu. 

Plazerra izan da ! Etxean bezala jaso gaituzue Jokin eta Trini, bueltatuko gara!