"Herri bat, hamaika estrategia" film laburraren aurkezpena

2022/11/30

Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren programaren barruan, gure ikasleek egindako film labur bat txertatu dute: "Herri bat, hamaika estrategia".

Film laburra egitearen proposamena Naiara Elola irakaslearengandik jaso zuten  Zinema eta Pentsamendua ikasgaieko ikasleek, 2021-22 ikasturtean. Prestatutako lanaren estreina, joan den ortzegunean, azaroak 17, izan zen, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Pantaila handian ikusi aurretik, ikasle taldearen bi ordezkarik, Irati Azpiroz eta Unax Ordokik, filmaren aurkezpena egin zuten.